Mundua

Bin Laden hiltzeko operazioan parte hartu zuten CIAren hainbat kolaboratzaile atxilotu ditu Pakistanek

Atxiloketa horiekin gehiago gaiztotu da Pakistan eta AEBen arteko harremana.

2011ko ekainaren 15a
14:39
Entzun 00:00:0000:00:00

The New York Times egunkariak argitaratu duenez, Pakistango Gobernuak Osama bin Laden hiltzeko operazioan parte hartu zuten CIAren hainbat kolaboratzaile atxilotu ditu. Bost dira atxilotutakoak eta Bin Laden non zegoen aurkitzeko lanetan parte hartu zuten. Atxilotuen artean armadako buru bat dago.

Atxiloketa horiekin gehiago gaiztotu da Pakistan eta AEBen arteko harremana. AEBko soldaduak herrialde horretan Bin Laden hiltzeko baimenik gabe sartu zirenean okertu ziren nabarmen harremanak. AEBek, gainera, Pakistanek Bin Laden harrapatzeko ahal zuen guztia ez zuela egin susmoa zabaldu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.