AEB-etako hauteskundeak

Bin Ladenek dio Dorre Bikiak erasotzera eraman zuen arrazoiak hor jarraitzen duela

AEBetako presidentea aukeratzeko hauteskundeetarako hiru egun falta direnean, Al Kaedako buru Osama Bin Ladenek kanpainan parte hartzea erabaki du, estatubatuarrei zuzendutako mezu batekin. Dorre Bikien aurkako erasoa egitera eraman zituen arrazoiak bere horretan jarraitzen duela esan du, eta ez duela ulertzen, lau urte geroago ere AEBetako presidente George W.Bushek nola "engainatzen" dituen, "egia ezkutatuz". "Zuen segurtasuna ez dago Bushen, Kerryren eta Al Kaedaren eskuetan, zuen eskuetan dago. Gu erasotzen ez gaituen herrik ez dugu erasotuko" esanez bukatu du agerraldia.

2004ko urriaren 30a
12:51
Entzun
Estatubatuarrei zuzendutako mezuan, irailaren 11ko erasoa Al Kaedak egin zituela onartu du Bin Ladenek, eta "beste Manhatan bat ez gertatzeko modurik onena" azaltzera datorrela dio.

"Zuen kontra borroka egiten dugu, aske garelako, eta gure nazioaren askatasuna nahi dugulako. Zuek gure segurtasuna kaletzen duzuen bitartean guk zuena kaltetuko dugu", dio.

Bin Ladenek dioenez, ez zuen Dorre Bikiak erasotzeko asmorik, baina "Palestinan eta Libanon gure herriaren kontra, AEB-Israel aliantzak egindako injustizia eta tiraniaren lekuko bilakatu ginenan, eta egoera jasangaitza bihurtu zenean, horretan pentsatu nuen".

"Libanon dorreak erortzen ikusi nituenean, injustizia modu berean zigortzea bururatu zitzaidan, eta Ameriketan dorreak suntsitzea. Horrela, gu jasaten ari ginen berdina jasango zenutela pentsatu nuen, eta gure haur eta emakumeak hiltzeari utziko zeniotela".

Bushen Gobernuaren eta gobernu islamdarren antzekotasunak

Bi Ladenek azpimarratu duenez, beraiek ez zuten "inolako arazorik" Bushen Gobernuarekin hitzegiteko. Izan ere, bere ustetan, Gobernu Islamdarra eta Bushen Gobernua "antzekoak" dira. Bi Gobernu horiek honela daude osatuta Al Kaedako buruaren ustetan: "erdia militarrek Gobernatzen dute, eta beste erdia erregeen semeek".

"Bushek despotismoa erabili du eta askatasunak zapaldu ditu. Horri Patriot Act deitu dio, terrorismoaren aurkako borrokaren zati dela esanda".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.