Nigeria

Boko Haramek 185 emakume eta haur bahitu ditu

Nigeriako ipar-ekialdean egindako erasoaldian 32 lagun hil dituzte gerrillariek.

Iaz beste 200 neska bahitu zituzten gerrillariek Chiboken. HANNIBAL HANSCHKE / EFE
2014ko abenduaren 18a
14:46
Entzun

Igandean izan zen erasoaldia, Chibok iparraldean. Lekukoen arabera, Boko Harameko gerrillariak kamioietan heldu ziren herrira eta tiroka eraso zieten bertan zeudenei, 32 lagun hilez. Ondoren emakume eta haurrak kamioietara igo eta ihes egin zuten. Joan aurretik su eman zieten herriko hainbat eraikini. "Herri erdia suntsitu eta 185 emakume eta haur eraman dituzte"

Herritarretako askok Maidugurira, Bornoko hiriburura, egin dute ihes. Hiriburuan dagoeneko arazoak dituzte herrietatik babes bila doazenei aterpea emateko.

Borno estatuko segurtasun indarrek ez zuten erasoaren berri izan gertatu eta lau egunera arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.