Boko Haramen «azken gotorlekutik» erretiratu egin da Nigeriako armada
ABUJA. Nigeriako armadak operazio handi bat hasi zuen asteburuan, aire bonbardaketa eta guzti, Sambisako basoan Boko Haram milizia islamistaren «azken gotorlekua» hartzeko. Lurreko operazioa hasi bezain pronto, baina, atzera egin behar izan du armadak hiru soldadu minak lehertuta hil direlako. Boko Haramek 60.000 metro koadroko natur erreserba bat pertsonen kontrako minaz josi duela jakinarazi dute Nigeriako segurtasun indarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu