Boli Kostan gerra zibila has daitekeela dio NBEk

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
LONDRES. NBEren segurtasun batzordeak Boli Kostan gerra zibila lehertu daitekeela dio. Izan ere, azken egunotan bortizkeria nabarmen handitu da kaleetan. Herenegun, Gbagbo presidentearen aurkako manifestazio batean zazpi emakume hil zituen tiroz Poliziak. Gbagbok botereari eusten dio, azaroan bozak galdu bazituen ere. AIk herritarren egoera geroz eta okerragoa dela salatu du. Besteak beste, herrialdeko iparraldean osasun egoera kaskarra dutela dio.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA