Lekukoen arabera, "eztanda handia" izan da, "izugarria": "Ke trinko eta beltzak estali du inguru guztia. Segurtasun indarrek berehala inguratu dute eremua, eta ezinezkoa da urreratzea", adierazi dio Espainiako Efe agentziari lekuko batek.
Polizia iturriek baieztatu dutenez, Jibran Tueini diputatu eta kazetaria da hildakoetako bat, eta erasoa haren kontra prestatu dutela zehaztu dute. An Nahar egunkariaren jabearen semea zen Tueini,eta Siriaren esku-hartzearen aurkako jarrera zuelako zen ezaguna.
Beiruteko Mkales auzoan izan da atentatua, Monteverde hoteletik kilometro eskasera. Rafik Hariri Libanoko lehen ministro ohiaren hilketa ikertzen duen nazioarteko batzordeak hotel horretan du egoitza.
Libano