Bonba-pakete bana lehertu da gaur Atenasen Errusiaren eta Suitzaren enbaxadetan, baina ez da inor zauritu, Greziako Poliziak dioenez. Han 12:30ak zirela izan da Suitzaren enbaxadako leherketa, atarian, eta lau ordura bestea.
Alemaniakora ere bidali dute lehergailu bat, baina Poliziak eztandarazi du.
Atzo Mexikoren enbaxadara igorritako bonba bat lehertu zen Atenasen bertan. Mezulari enpresa bateko langile batek eskuetan zeukala egin zuen eztanda, baina beharginak zauri arinak baino ez zituen izan.
Poliziak beste hiru lehergailu atzeman zituen atzo Atenasen, eta bat Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari bidalitakoa zen. Belgikako eta Herbehereetako enbaxaden aurkakoak ziren beste bi bonbak.
munDUA