Suediako Poliziak jakinarazi duenez, ez dute lehergairik aurkitu bonba mehatxu baten ondorioz Estokolmoko Arlanda aireportuan larrialdian lurreratu den hegazkinean. Dena den, iturri berek agertu dute gizonezko bat atxilotu egin dutela, hain zuzen ere, bonba eramatea egotzi dioten pertsona, eta haren ekipajea miatzen ari direla. Gizonezko kanadiar bat litzateke, jatorriz Pakistangoa, 30 bat urte ingurukoa.
Pakistan Airlines konpainiako Boeing 777 bat daEstokolmoko Arlanda aireportuan larrialdian lur hartu duena, bonba mehatxu baten ondorioz. 273 bidaiari zeramatzan, eta Torontotik Karachira zihoan.
Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, emakumezko batek Kanadatik ohartarazi du hegaldi horretako bidaiari batek lehergailuak zeramatzala, eta bidaiari horri buruzko xehetasunak eman ditu. Une horretan Suediako aire eremuan zen hegazkina, eta pilotuari mehatxuaren berri eman ostean, Estokolmon lur hartzea erabaki du. Bidaiariei arazo teknikoengatik lurreratu direla esan diete, mehatxuaren berririk eman gabe.
Hain zuzen ere, bidaiariak hegazkinetik kanporaten ari zirela atxilotu dute susmagarria. Poliziari ez dio erresistentziarik jarri, eta lehergairik ez dute aurkitu haren soinean eta ekipajean. Hala ere, Suediako polizia etxe batera eraman dute.
Mundua
Bonba mehatxuagatik Estokolmon lurreratu den hegazkineko bidaiari bat atxilotu egin dute
Hala ere, lehergailurik ez dutela aurkitu dio Poliziak. Kanadatik Pakistanera zihoan Pakistan Airlineseko hegazkina, 273 bidaiarirekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu