Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileek Najafeko polizia-etxeari eraso egin diotenean, borroka handiak hasi dira herri hartan. Lekukoek esan dutenez, bonba hotsak entzun dira orduandik aurrera.
Kerbalako Mujaja meskitan, berriz, armategi handia aurkitu dute. Atzo hartu zuten beraien esku meskita hura estatubatuarrek, eta gaur esan dute armak gordetzeko erabiltzen zutela.
Iraken inbasioa