Israelgo armadak Gazako hainbat errepide itxi ditu; Gazatik Israelera lanera joandako langileei muga igarotzeko baimena ere kendu die Tel Avivek. Horretaz gain, Israelek PANeko hainbat ordezkarirekin iragarrita zituen bilera guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Al Sarayako espetxea eraso dute ekintzaile palestinarrek
Palestinar talde batek Gazako Al Sarayako espetxea oldartu du. Erasoan Israelgo zerbitzu sekretuetako bi kide hil dituzte. Palestinako iturrien arabera, erasotzaileak Israelgo armadak hildako ekintzaile palestinarren senideak ziren. Iturri horien arabera, hildako bi lagunak palestinarrak ziren, baina Israelgo zerbitzu sekretuentzako egiten zuten lan. Israelgo armadak egindako eraso ugaritan "ezinbesteko kolaboratzailetzat" jo dituzte.
Ekialde Hurbila