ICTY Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak beste aro bati ekin dio. Ljube Boskov ski Mazedoniako Barne ministro ohia epaitzen hasi da albaniarren kontra eginiko sarraskiengatik. 2001. urteko urtarriletik abuztura artean gutxiengo albaniarren aurkako erasoak zuzentzea -artilleria, helikopteroak eta tankeak baliatu zituzten- eta dozenaka zibil hiltzea leporatzen diote Boskovskiri. Fiskaltzaren arabera, gerra krimenak saihesteko beharrean huts egin zuen eta hilketen eta hiri eta herrien suntsipenen erantzule izan zen.
Mazedoniako gutxiengo albaniarrak beren eskubideen alde matxinatu ziren 2001eko urtarrilean. Mazedoniako lurraldearen %20an albaniarrak bizi ziren garai hartan -gaur egun bi milioi biztanle daude herrialdean eta %25.2 albaniarrak dira-. Ljuboten hirian gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak egin zituen armadak. Skopje hiriburutik gertu dagoen hirian albaniarrak gehiengo dira eta erasoetan haur ugari hil zituzten. Atxilotutako albaniar asko, bestetik, «abusu fisikoak» pairatu zituztela salatu du Fiskaltzak. Gatazkak dozenaka desplazatu eragin zituen.
LEHEN MAZEDONIARRA HAGAN. JUGOSLAVIA OHIRAKO NAZIOARTEKO ZIGOR AUZITEGIAN SERBIARRAK, BOSNIARRAK ETA KROAZIARRAK EPAITU IZAN DITUZTE ORAIN ARTE, BAINA INOIZ EZ MAZEDONIARRAK. LJUBE BOSKOVSKI MAZEDONIAKO BARNE MINISTRO OHIA IZAN DA AURRENEKOA. JOHAN TARCULOVSKI MAZEDONIAKO SEGURTASUN INDARREN IKUSKATZAILE OHI ETA MINISTRO OHIAREN BIZKARTZAINA ERE EPAITZEN ARI DIRA. LJUBOTEN HIRIAREN KONTRAKO ZUZENTZEA LEPORATZEN DIOTE TARCULOVSKIRI.
Boskovski Mazedoniako Barne ministro ohia epaitzen hasi da Haga
ICTYan epaitzen duten lehen mazedoniarra da; 2001.ean albaniarren kontra egitea leporatzen diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu