Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak aske utzi du Biljana Plavsic (79 urte) Bosniako serbiarren presidente ohia, kondenaren bi herenak bete ondoren. Gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Plavsici 2003an. Suediako kartzela batean bete du zigorra eta behin aske geratuta herrialdetik ateratzeko agindua jaso du. Belgradora (Serbia) joan da.
Plavsic burnizko andrea bezala ezaguna, aurreneko pertsona da Bosniako gerran musulman eta kroaziarren aurka garbiketa etnikoa egin izana onartu duena.
mundua