Montserrat Tura Kataluniako Gobernuko Barne kontseilariak emandako azalpenen arabera, hamabi lagun zeuden etxean goitik behera etorri denean, guztiak gela berean lotan. Era berean, denak gizonezkoak eta Marokoko etorkinak zirela azaldu du.
Etxe horretan erroldatuak bi lagun baino ez zeudela zehaztu du Turak, eta gainerakoak "hainbat arrazoi tarteko" zeudela goitik behera etorri den etxebizitzan. Inguruko bizilagunek eta hildako zein zaurituen senideek adierazi dute Ramadana ospatzeko elkartzen zirela. Kataluniako Gobernuko Barne kontseilariak pertsona horiek guztiak baldintza kaskarretan bizi zirelanabarmendu du, eta haietako zenbaitek aste batzuk baino ez dituztela egin Katalunian.
Guztira hamabi lagun zeuden etxean: bost hilotz atera dituzte hondakinen azpitik eta sei bizirik —batzuk oso zauri arinekin baina larri zaurituak ere badira—. Hamabigarren lagun bat hondakin artean dago oraindik, eta erreskate taldeetako kideek uste dut hilda egon litekeela.
Katalunia