Arratsaldeko ekintza Gazako pasabidean izan da, Israelgo armadako iturriek azaldu dutenez leherkari txiki batek ibilgailu blindatu israeldar bat geldiarazi du. Beste soldaduak ibilgailuko kideak laguntzera hurreratu direnean urrutiko kontrolez aktibaturiko beste leherkari batek bost soldaduak hil ditu.
Bestalde Palestinako segurtasun ordezkariek nabarmendu dutenez "Gaza mundutik isolatuta dago momentu hauetan" , hala Israelek "bidegabekeria gehiago" egitearen aurrean duten beldurra onartu dute. Iturri berdinek zehaztu dutenez soldaduek Erez, Karni, Kisufim, Sufa eta Rafah-ko mugak itxi dituzte. Azpimarratzekoa da Rafah-ko mugak ez duela Gaza Isralekin lotzen, Egiptorekin baizki. Gaur goizean hasiriko hilotzen bilaketa operazioan Israelgo helikopteroek miaketa oztopatzen zuten palestinarrak eraso egin dituzte. Eraso hauetako baten ondorioz Gaza hiriko auzo baten aurka jaurtiriko misil batek lau palestinar hil eta beste bost zauritu dituzte.
Gorpuak bueltatuko dituzte
Gaur arratsaldez jakitera eman dutenez Yihad islamikoak eta HAMASek atzo hildako soldadu israeldarren gorpuak bueltatuko ditzute.Akordioa Egiptoko gobernuaren laguntzarekin lortu da. Momentuz ezagutzen den ekintzaile palestinarren eskaera bakarra Israelgo armadak Gazako Zeitun auzotik irtetzea da.
Ekintzaile talde palestinarrek atzo hildako saldaduen gorpuak zituztela esan arren Isralego armadak etxez etxeko miaketa hasi du gaur goizean Gaza Hiriko auzoetan barrena
Hilotz zatiak dituzten palestinarrak zigortuko dituzte
Israelgo defentsa Ministro Shaul Mofazek argitu duenez hilotz zatiak aurkitzen zazkien palestinarrak zigortuak izango dira: "Gure soldaduen duintasuna urratzen duena zigortua izango da".
Agerpen berean defentsa ministroa "beharrezkoa bada" eraso egingo dutela nabarmendu du, izan ere, ministroak mehatxatau duenez "soldaduen hilotzak zikindu dituztenekin daukagun zorra mingarria delako eta begirunerik gabe kitatzeko asmoa daukagu".
EKIALDE HURBILA