Mundua

Boterea uztea proposatu dio ofizialki Dalai Lamak Tibeteko Legebiltzarrari

Pertsona baten baitan dagoen gobernu sistema "anakronikoa" dela esan du tibetarren liderrak. Zazpi eta hamar egun bitartean hartuko dute erabakia legebiltzarkideek.

2011ko martxoaren 14a
16:07
Entzun

Dalai Lamak ofizialki egin dio gaur Tibeteko Legebiltzarrari tibetarren buruzagitza politikoa uzteko eskaera. Aurreko astean iragarri zuen proposamena, eta horrekin batera aurrerantzean tibetarrek "modu librean" euren lider politikoa nor izango den aukeratu ahal izatea ere proposatu zuen. Dalai Lama aurrerantzean lider espirituala izango da soilik.

"Gobernu sistema batek ezin du egonkortasuna eta garapena bermatu pertsona baten baitan baldin badago soilik, herritarren babesik eta parte hartzerik gabe", esan du Dalai Lamak. "Anakronikoa da", gaineratu du. Tibeteko Legebiltzarra Indiako Dharamsala herrian dago erbestaratuta, eta proposamena aztertu beharko du orain. Zazpi eta hamar egun bitartean beharko dituzte erabaki bat hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.