Ekialdeko Timor

Botoak berriro zenbatzeko eskatu du Ramos Hortak

Lehen itzulian bigarren geratu da Ekialdeko Timorko lehen ministro eta Bakearen Nobel sariduna, baina irregulartasunak izan direla salatu du.

2007ko apirilaren 12a
18:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Ramos Horta Ekialdeko Timorko jarduneko lehen ministro eta 1996ko Bakearen Nobel sariduna ez dago konforme Hauteskunde Batzorde Nazionalak plazaratu dituen emaitzekin: Francisco Guterres Fretilineko hautagaia jo du lehen itzuliko garaile, botoen %28;79rekin; bigarren, berriz, bera jarri du (%21,62). Ondorioz, Guterres eta Ramos Hortaren buruz buruko lehian erabakiko da bigarren itzulian presidentetza.

Ramos Hortaren arabera, ordea, zenbaketa ez da zuzena izan, eta boto guztiak berriro konta ditzatela eskatu du. Horrez gain, NBE Nazio Batuen Erakundeari "azalpenak" eskatu dizkio, hautesleen %30ek ez zuela botoa eman eta hori arraroa dela iritzita. "Hautesleen %30ek zergatik ez zuen botorik eman azaldu behar du NBEk, eta botoak berriro zenbatzea exijitzen dut", esan die kazetariei. "[Hautesleak] beldurtuta zeuden edo nahi izan ez dutelako ez dira bozkatzera joan? Ikerketa bat behar da. Azalpen bat eskatzen diot NBEri, harrigarria baita".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.