Ukraina

Botoen erdia zenbatuta, 'aliantza laranja' aurretik Ukrainako bozetan

Julia Timoxenko lehen ministro ohiaren eta Viktor Justxenko presidentearen alderdiek, hau da, =i iraultza laranja=i bultzatu zuten indarrek, gehiengoa dute elkarrekin.

2007ko urriaren 1a
10:23
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ukrainako iraultza laranja bultzatu zuten bi buruzagi nagusien alderdiek elkarrekin gobernatzeko modua izango dute, boto zenbaketaren amaieran orain arteko joera nagusitzen bada. Botoen %50 zenbatu dituhauteskunde batzorde zentralak dagoeneko, eta Julia Timoxenko lehen ministro ohiaren alderdia da bozkatukena (%33,3).

Egungo lehen ministro Viktor Janukovitxen Eskualdeen Alderdia da bigarrena, botoen %30,66rekin. Beraz, Timoxenkoren eta Janukovitxen emaitzen artean oso txikia da aldea. Hirugarren alderdia, ordea, Viktor Justxenkoren Gure Ukraina-Herri Autodefentsa da (%15,55), hau da, Timoxenkorekin aliantza laranja egina duen indarra. Horrenbestez, botoen %48,85 dute aliantzakoek erdia zenbatuta.

Timoxenko eta Justxenko Ukraina Errusiaren itzalpetik aldentzea aldarrikatu zuen iraultza laranjaren bultzatzaileak izan ziren. Janukovitx, berriz, Moskuren ildoaren aldekoa da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA