Paran jazo da ezbeharra, Brasileko ipar-mendebaldean. Bost pertsona momentuan hil dira, eta beste bat, ospitalera eraman duten arren, ordu batzuk geroago hil da. Beste hamairu pertsona zauritu direla jakinarazi dute, oraingoz. Hala ere, datuak oraindik ez dira zehatzak, gobernuaren arabera 26 pertsona baitzeuden bertan dorrea erori denean. Dorre elektrikoaren eraikuntza lanak bukatu gabe zeuden oraindik.
BRASIL
Brasilen sei pertsona hil dira dorre elektriko bat erorita
Beste hamairu zauritu daude, eta guztira 26 pertsona zeuden dorrean ezbeharra gertatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu