Bretainia bateratzearen aurka bozkatu du Loire-Atlantiqueko kontseiluak

2018ko abenduaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NAONED. Loire-Atlantiqueko Kontseiluak Bretainia bateratzearen aurka bozkatu du. Bretainiako eskualdeak, lau departamenduk osatua, lurralde historikoaren zati gehiena hartzen du. Loire-Atlantique departamendua, Naoned (Nantes) hiriburutzat duena, Pays de la Loire eskualdearen zati da. Loire-Atlantiqueko kontseiluko 62 kideetatik 30ek Bretainia eskualdean sartzearen aurka bozkatu zuten atzo; 55 ordezkarik, aldiz, Frantziari erreferendum bat antolatzeko eskatu diote. Galdeketa Pays de la Loiren eta Bretainian egingo litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.