'Brexit'-ari buruzko bigarren galdeketari atea ireki dio Corbynek

Igor Susaeta.
2019ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain arte adierazi duenarengatik, behintzat, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ez du baztertzen akordiorik gabeko brexit-a. Alderdi Laborista, ordea, aukera horren aurka dago. Horregatik, bi zuzenketa planteatu dizkio hurrengo asteartean Komunen Ganberak bozkatuko duen mozioari, Mayren B planari. Jeremy Corbyn buru duen alderdiak eskatu dio gobernuari eman dezala denbora gehiago brexit gogorra eragozteko aukerak eztabaidatuak eta bozkatuak izan daitezen. Aukera horiek dira aduana batasunean jarraitzea eta «herri kontsulta bat» egitea, parlamentuak gehiengoz onartutako akordio edo proposamen bati buruz. Horrek esan nahi du Corbyn estreinakoz dagoela, formalki, behintzat, brexit-ari buruzko bigarren galdeketaren alde. «Aukera guztiak mahai gainean daude; baita bozketa publiko batena ere», azpimarratu zuen laboristen liderrak. Alderdiak argitu nahi izan du zuzenketa horrek ez duela esan nahi bigarren erreferendumaren alde dagoenik. Eskoziako Gobernuak, berriz, bigarren galdeketa behartzeko ahalegina egingo du, Mike Russell Eskoziaren brexit-erako ministroak atzo adierazi zuenez.

Brexit-aren epemuga atzeratzea da mahai gainean dagoen beste aukeretako bat —martxoaren 29ra. Stephen Barclay Erresuma Batuaren brexit-erako ministroak atzo nabarmendu zuenez, EBko kide guztiek ez lukete onartuko irteera atzeratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.