ITALIA

Brigada Gorri Berriak taldeko ustezko bost kideren kontrako epaiketa hasi da

Agentziak
ERROMA
2005eko otsailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lan Ministerioaren laguntzaile Marco Biagi hil izana leporatzen diete Brigada Gorri Berrietako bost kideren kontrako epaiketa hasi zen atzo Boloniako Auzitegian. Akusatuetako lau, Nadia Desdemona Lioce, Roberto Morandi, Diana Blefari Melazzi eta Marco Mezzasalma, epaitegian izan ziren atzo. Bosgarrenak, Simone Boccaccinik, geroago deklaratuko zuela iragarri zuen bere abokatuak.

Fiskaltzak 156 lekuko deituko ditu. Horien artean, hildakoaren alarguna eta haren arreba. Bestalde, Cinzia Banelli, hilketan parte hartu izanagatik atxilotutako seigarren laguna, otsailaren 15ean epaituko dute, justiziarekin kolaboratzea onartu ostean.Brigada Gorriek hainbat atentatu egin zituzten 1970eko hamarkadan eta gero desagertu egin ziren. Duela urte batzuk, ordea, Brigada Gorri Berriak izeneko talde bat sortu zen. Zenbaiten ustez paramilitarrek osatu zuten erakundea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.