Bronx auzotik Gorenera
Ameriketako Estatu Batuetako senatari demokrata zein errepublikanoen galderei erantzun behar izan zien atzo Sonia Sotomayorrek (New York, 1954). Auzitegi Goreneko bederatzi kideetako bat izateko babesa lortu behar du senatariengandik. Barack Obama presidenteak izendatu zuen iragan maiatzaren 26an, eta orain senatarien berrespena behar du. Errepublikanoek, alta, gutxiengoen alde egingo duela uste dute, eta errezeloak agertu badituzte ere, itxura guztien arabera, izendapena babestuko dute. Sotomayor New Yorkeko Bronx auzoan jaio zen, jatorri hispanoko sendi batean. Bederatzi urterekin hil zitzaion aita, eta bekei esker egin zituen ikasketak. David Souter epaile liberala ordezkatuko du karguan urrian, haren izendapena berresten badute; beraz, ez da erakundeko oreka ideologikoa hautsiko. K. B.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu