Bruselak onartu du barne kontrolak luza daitezkeela

2016ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Krisian aldaketarik egon ezean, litekeena da Schengen eremuko kontrolak luzatzea. Europako Batzordeak jendaurrean onartu du Schengen eremuko araudiaren 26. artikulua indarrean jar daitekeela. Alegia, zirkulazio askeko eremuan kontrolak bi urtez luza daitezkeela laster. Halere, batzordeak ohartarazi du «oraindik» ez dituztela luzatuko.

Orain arte, kideek sei hilabetez ezar zitzaketen kontrolak, «segurtasun arrazoiak» zirela medio. Horrenbestez, Austriak eta Alemaniak maiatzean bertan behera utzi beharko lituzkete mugetako kontrolak. Bi herrialde horiez gain, Suediak, Danimarkak, Frantziak eta Norvegiak ere ezarri dituzte neurri horiek.

Bestalde, Europako Batasuna tematuta dago migratzaileen arteko desberdintasuna nabarmentzen. Natasha Bertaud batzordeko bozeramailearen arabera, migratzaile ekonomikoek errefuxiatuen bidea erabiltzen dute. «Beharrezkoa dena egingo dugu asilo eskatzaileak eta migratzaile ekonomikoak argi bereizteko».Haren ustetan, migratzaile ekonomikoak aberriratzeko eragozpenak zailtzen du krisiaren kudeaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.