Bruselako erasoaren ustezko egilea hil dute

2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Belgikako Poliziak atzo jakinarazi zuen atzo goizean tirokatu eta hil egin zutela herenegun Belgikako hiriburuan fusil batekin bi pertsona hil zituen jihadista.

Erasotzailea moto batean bertaratu zen, eta kalaxnikov motako fusilarekin egin zion tiro ibilgailu bati, herenegun gauean; hartan zihoazen bi bidaiari hil zituen —suediarrak zirela zehaztu du Poliziak—. Eraikin batean ere sartu zen jarraian; pertsona bati tiro egin zion han. Le Soir egunkariaren arabera, ustezko erasotzaileak Estatu Islamikoko kidea dela esan zuen Facebook sare sozialean: «Gure erlijioagatik bizi gara, gure erlijioagatik hilko gara, eskerrak Jainkoari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.