Mundua

Bulgariari diru laguntzak blokeatzea aztertzen ari da Brusela, zigor gisa

Europako Batzordearen iritziz, Sofiako gobernua ez da gai izan ustelkeria eta krimen antolatuari aurre egiteko.

2008ko uztailaren 18a
17:19
Entzun
Europako Batzordeko iturriek jakinarazi dute balitekeela Bulgariari ematekoa zen 610 milioi euroko diru laguntza bloketzea, ez delako ustelkeria eta krimen antolatuari aurre egiteko gai izan.

Londresen egoitza duen BBC kateak lortutako txosten batek dioenez, Sofiako agintariek neurriak hartu ezean, diru laguntza horiek gabe geratuko da Bulgaria. Txostena heldu den astean da argitaratzekoa Europako Batzordea. Europako Batasuneko estatu kide baten gainean idatzitako gogorrena dela uste dute BBCko iturriek.

Txostenari jarraiki, Bulgariak "konpromisoa" hartu behar du bere administrazioa "garbitzeko eta ziurtatzeko EBtik jasotzen duen laguntza eskuzabala bere herritarrengana iristen dela, eta ez dutela funtzonario ustelek zurrupatzen, krimen antolatuarekin elkarlanean".

Bulgaria eta Errumania bereziki behatzen ari da Brusela, EBn sartu zirenean ez zituztelako erakundeko estandar guztiak osorik bete.

Bulgaria and its neighbour Romania are subject to special monitoring because they did not fully comply with EU standards when they joined the bloc.

EBk dagoeneko ehunka milioi euroko diru laguntza izoztu dio Sofiari, errepide eta nekazaritzari bideratzekoak zirenak.

Txostenak dio Sofiari exijitutako neurriak azarorako bete ezean 250 milioi euro gabe geratuko dela hango gobernua.

Halaber, Bulgaria Schengen eremuan sartzeko aukerak ere koloka geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.