Granma egunkariak plazaratu du Raul Castrok agintea hartu zuenetik eman duen lehendabiziko elkarrizketa; areago, jendaurrean egin dituen aurreneko adierazpenak dira.
Azkenaldian Kubako zein nazioarteko iritzi publikoan zabaldu diren hainbat gairi buruz hitzegin du: Fidel anaiaren osasunaz, Kubako herritarrek auzi honetan izan duten erreakzioaz, AEBen jarreraz zein orain arte jendaurrean agertu ez izanaz.
Fidel Castroren osasunari dagokionez, osatzen eta hobera egiten ari dela adierazi du, eta eskerrak eman dizkio Kubako estatuburua artatu duen mediku taldeari. Era berean, anaiaren "sendotasun fisiko zein mentala" osatze prozesua bizkortzen ari dela adierazi du.
Egoera hoi guztia kubatarrek "lasaitasunez eta diziplinaz" hartu dutela nabarmendu du Raul Castrok, nahiz eta AEBak giroa zabartzen saiatu. Ildo horretatik, AEBetako Gobernua "etsaia" eta "mehatxua" direla adieraz du, eta haien esku-hartzearen beldur direla. Nolanahi ere, Bushen Gobernuaren erreakzioadeitoratu arren, nazioartetik ehunka elkartasun mezu jaso dituztelaazpimarratu du.
Kuba
Castro osatzen ari dela azaldu du Raul anaiak, eta Kubako herritarrek agertu duten lasaitasuna nabarmendu du
Fidel Castro Kubako estatuburu eta anaiak agintea behin-behinekoz bere esku laga zuenetik aurreneko aldiz jendaurreko adierazpenak egin ditu Raul Castrok. Batetik, Fidel osatzen ari dela agertu du. Bestetik, estatuburuaren gaixotasuna eta aginte-lagatzea kubatarrek "lasaitasunez eta diziplinaz" hartu dutela nabarmendu du, eta kritika gogorrak egin dizkio AEBetako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu