Nolanahi ere, ezkerrak aurkeztutako hautagaiak asko ziren: aipatutako Alegre eta Soaresez gain, Jeronimo de Sousa komunista, Francisco Lousa erradikala, eta Antonio Garcia Pereira abokatua.
Cavaco Silvaren garaipenak kutsu historikoa du: izan ere, 1974an Krabelinen Iraultza gertatu zenetik aukeratzen duten zentro-eskuineko lehendabiziko presidentea da. Nolanahi ere, lehendakari kontserbadoreak egun indarrean dagoen Gobernu sozialistarekin elkarbizi beharko du, Jose Socrates lehen ministroaren Gobernuak gehiengo absolutua baitu Legebiltzarrean. Ildo horretatik, "portugaldar guztien lehendakaria" izango dela agindu du Cavaco Silvak.
Portugal