CGPJ ez da ados jarri bi magistratu izendatzeko

2022ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Hautatzea dagozkion Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko bi magistratuen izendapenaz eztabaidatzeko eta horiek bozkatzeko ezohiko osoko bilkura bat egin zuen atzo CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak —haren agintaldia iraungita dago duela lau urtetik—. Atzoko bilerak, ordea, ez zuen fruiturik eman; hautagai bakar batek ere ez zituen lortu izendatua izateko behar ziren 11 boto. Organo horretako kide kontserbadoreen hautagaiak Cesar Tolosa kontserbadorea eta Pablo Lucas progresista ziren, eta hamarna boto jaso zituzten; progresistena, berriz, Jose Manuel Bandres zen, eta zazpi kideren babesa izan zuen.

CGPJko bi blokeek ez dute elkarrizketarik izan azken egunotan adostasuna lortzeko, eta akordiorik gabe egin zuten saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.