Chiracen arabera Nizako batzarra Europar Batasunaren zabalkuntzarako “oinarrizko aurrerapausoa izan zen, bestela ez litzateke zabalkunderik izango” esan du Frantziako presidenteak. Chiracek gaineratu duenezKonstituzioaren eztabaidan herrialde bakoitzak duen “populazioa kontutan izan behar da” eta Espainia eta Poloniak “irizpide hauek kontutan izango dituztela” ziur agertu da.
Jackes Chiracek Europar Batasunaren sortzaileen jarrera defendatu du. “Italiako lehendakaritzak batzuen eta besteen jarrerak ulertzeko egiten ari den ahalegina ulertzen dugu, baina Frantziak Europako ikuspegiarekin bat datorren akordioa lortu nahi du, ez du inposaketarik jarri nahi, baina Europako Batasunaren sortzaile guztien ikuspegia da” gaineratu du Chiracek.
Chiracek gogoratu duenez bi dira eztabaidatu beharreko puntuak: bozken sistema eta Europako Batzordearen osaketa. Bi puntu hauek “sortu nahi dugun Batasunaren izaera ukitzen dute, eta denon artean, Europa bateratuago bat egin behar dugu” esan du Chiracek.
Errepublikako presidenteak, Frantziak Batzarrean lortutako lorpenak bertan behara utziko lituzkeen emaitzik ez duelaonartuko esan du, eta “Batzara egonkorra izatea, Komisioak Estatuen sentimendua ordezkatu beharrean Europako interes orokorra ordezkatzea, eta erabakiak gehiengoz hartzea nahi dugu” gaineratu du Chiracek.
EBren Bruselako goi bilera
Chirackek Nizako Batzarretik egoera aldatu dela dio
Frantziako presidente Jacques Chiracek arratsaldean adierazi duenez, Nizako Batzarra egin zenetik egoera aldatu da, eta horregatik “Espania eta Poloniak Konstituzioaren eztabaidan beraien jarrera aldatu beharko lukete”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu