Rafael Correa Ekuadorko presidente ezkertiarraren proposamenarekin bat egin du herritarren %81,51ek, bozketako akten %58,58 zenbatu dutenean (36.873tik 21.600). Ezezkoa, orain arteko zenbatutakoaren arabera, %12,68k eman dute. Zurizkoak %0,75 izan dira eta baliogabeak %5,06. Bi egunen buruan jakin daitezke emaitza denak.
Konstituzio berria egin nahi du Correak, eta bide horretan Asanblea Konstituziogilea eratu edo ez erabakitzeko erreferenduma egin zuten atzo. Correak iradoki zuen galdeketa galduz gero, dimisioa emango zuela. Beraz, Konstituzio berriari buruzkoa ez ezik, Correaren agintealdilari buruzkoa ere izan da erreferenduma.
Eskuineko oposizioak zuhur hartu ditu aurreneko emaitza horiek, baina parte-hartzeari buruzko datuak eskatu dituzte, eskasa izan daitekeela iritzita.
Aldiz, Correa presidenteak eta haren taldeak pozarren hartu dituzte.
Ekuador