Duela gutxi Frantziako Gobernuak Korsikara eginiko bisitarekin lotu ditu Corsica Libera mugimendu independentistak gaur goizeko atxiloketak. "Hau da FLNCk emaniko urratsen aurrean ematen duten erantzuna", esan dute. Hain zuzen, estrategia soilik demokratikoari bide eman dio FLNCk, jardun armatua alde batera utzita.
Atxilotutako lau lagunetatik hiru Corsica Libera mugimenduko zuzendaritzako kide dira.