Corsica Nazionek eta Indipendenzak, Korsikako bi alderdi independentista nagusiek, bat egingo dutela iragarri zuten atzo. Ekitaldia datorren igandean egingo dute. Corsica Nazione 1992. eta 1998. urteen artean Korsikako Legebiltzarreko alderdi nazionalista bakarra izan zen. Indipendenza, berriz, duela bi urte sortu zen, eta hainbat alderdi biltzen ditu.
KORSIKA