Dagestanen bost lagun hil dira enfrentamenduetan
MOSKU. Dagestanen hiru polizia eta ustezko bi ekintzaile hil ziren atzo borroketan. Txetxeniako mugatik gertu izan ziren enfrentamenduak; Kidero herrian. Terrorismoaren Kontrako Batzar Nazionalak adierazi zuen milizien tiroei erantzun zietela poliziek. Asteburuan iman bat tirokatu zuten haren etxebizitzan. Inguxetian, berriz, errebelde bat hil zutela jakinarazi zuten polizia iturriek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu