Katalunia

De Alfonsok plan bat eskaini zion Fernandez Diazi Mas CDCko buruzagitzatik kentzeko

Espainiako Barne ministroaren aurkako salaketa jarri du ERCk, prebarikazioa, sekretuak argitaratzea eta eragin trafikoa leporatuta.

Kataluniako Iruzurraren Kontrako Buegoko presidente Daniel de Alfonso. QUIQUE GARCIA / EFE
2016ko ekainaren 24a
10:02
Entzun

ataluniako ERC alderdi independentistak Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren aurkako salaketa bat jarri du Bartzelonako Fiskaltzan, prebarikazioa, sekretuak argitaratzea eta eragin trafikoa leporatuta. Fernandez Diazekin batera Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren Kontrako Bulegoko presidenteari ere jarri dio salaketa. Fernandez Diazen eta De Alfonsoren arteko elkarrizketak argitaratzean sortu da eskandalua, Barne ministroari entzuten baitzaio esaten Kataluniako politikari independentistak ataka zailean jartzeko amarruren bat prestatu behar dutela.

De Alfonsok atzo agerraldia egin behar izan zuen Kataluniako Parlamentuan, azalpenak emateko. Jarrera desafiatzailearekin, ukatu egin zuen gaizki jokatu zuela. Espainiako bozetarako bi egun falta direla, eskandalua handitu baino ez da egin, ordea. De Alfonsok adierazi du 2013an bilera bat egin zuela Albert Rivera Espainiako presidentegaiarekin, eta hark laguntza eskaini ziola, zehaztu ez duen «gauzaren baten truke». Grabazioetan ageri denez, De Alfonsok Fernandez Diazi plan bat eskaini zion Artur Mas CDCren buruzagitzatik kentzeko eta Germa Gordo ezartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.