Atzo gauean Amsterdam (Herbehereak) eta Detroit (AEB) arteko hegaldia egiten ari zen hegazkinean, gizon bat lehergailu bat eztandarazten saiatu zen, Polizia iturrien arabera, eta gaur jakinarazi dute Al Kaedako kidea dela. Nigeriar jatorriko Abdul Farouk Abdulmutallab 23 urteko gaztea da ustezko erasotzailea.
Hegazkinak larrialdizko lurreratzea egin zuen Detroiten eta behin lur hartuta, aireportutik urrun zegoen leku batean miatu zuten. Northwest Airlinesen hegazkinean 278 bidaiari zihoazen.
Etxe Zuriak erasoa atentatu terrorista batekin lotu du eta hegazkinetan segurtasun neurriak zorrozteko eskatu du, The Washington Post-ek adierazi duenez.
munduA