OSASUNA

Diabetearentzako Mediator sendagaiak 500 pertsonaren heriotza eragin zuela ondorioztatu du Frantziak

Orain dela urtebete kendu zuten merkatutik, eta hori hartzen aritu zirenentzat zenbait gomendio luzatuko ditu orain Sendagaien Frantziako Agentziak. AEBetan 1997an kendu zuten, eta Espainian eta Italian, 2005ean.

2010eko azaroaren 16a
13:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Gizarte Segurantzak gaur jakinarazi duenez, diabetearentzako Mediator sendagaiak 500 pertsonen heriotza eragin zuen 33 urteetan. Orain dela urtebete kendu zuten merkatutik sendagai hori kaltegarria zelakoan. Zenbait froga egiten aritu dira harrezkero eta ondorioak ikusita egin dute heriotzen bataz besteko kalkulua. Sendagaia merkatuan egon zen 33 urteetan, 3.500 pertsona ospitaleratu behar izan zirela ere ondorioztatu dute.

Sendagaien Frantziako Agentziak, gainera, Mediator hartzen aritu zirenentzat zenbait gomendio luzatuko ditu. Izan ere, balbulopatia bihotzeko gaixotasuna eragin dezake Mediatorrek. Servier laborategiaren produktua da. AEBetan 1997an kendu zuten merkatutik, eta Espanian eta Italian, 2005ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.