Irudia. Irlandako Errepublika
Dibortzioa errazteari buruzko galdeketa egin dute
Irlandako Errepublikan beste erreferendum erabakigarri bat egin zuten atzo, dibortzioa errazteari buruzkoa. 1995az geroztik da legezkoa, hori ere galdeketa baten bidez onartu zutenetik (%50,3-49,1); egungo legediaren arabera, bikote bat legez banantzen da azken bost urteetako lau bananduta bizi izan badituzte. Baiezkoak irabazten badu, denbora tarte hori bi urtera jaitsiko litzateke, gobernuak jakinarazi duenez, eta epe horri buruzko erreferentzia kenduko lukete konstituziotik; Leo Varadkar lehen ministroarentzat, aldaketa horien helburua «tentsio emozionalak eta ekonomikoak» arintzea da. Herritarrek abortuaren legea arindu zuten iaz, erreferendum bidez, eta 2015ean sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legeztatzearen alde agertu ziren. Irlandarrek udal eta Europako bozetan ere bozkatu zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu