Kurdistan

Dijarbakirko alkatea kargutik kendu du Turkiak, PKKrekin harremana duelakoan

Berarekin batera, Mardin eta Van hirietako alkateak ere kargugabetu ditu arrazoi berbera aitzakia hartuta. Hiru hirien artean milioi bat biztanle baino gehiago dituzte.

Emakume kurdu bat Dijarbakirren, martxoaren 31n udal bozetan, botoa ematen. STR, EFE
2019ko abuztuaren 19a
14:50
Entzun

Turkiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Kurdistango hiru hiritako alkateak kargugabetu ditu PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremana dutelakoan, Dijarbakirkoa (600.000 biztanle), Mardingoa (80.000) eta Vanekoa (370.000). HDP Herriaren Alderdi Demokratikoko alkateak dira hiruak, azken hauteskundetan aukeratuak. Kargugabetu ostean, probintzietako gobernadoreak hartu du alkatetza horietako agintea; gobernadorea Turkiako Gobernuak izendatzen du.

Jada dozenaka dira 2016ko ustezko estatu kolpeak huts egin zuenetik Turkiako Gobernuak ordezkatu dituen HDPren alkatetzak. PKK erakunde terroristen zerrenda dute Ankarak, AEBek eta Europako Batasunak eta aitzakia hori erabiltzen du agintea hartzeko Recep Tayyip Erdoganek; hala egin zuen mehatxu kanpainan. Zenbait alkate espetxeratu egin dituzte. Milaka dira espetxeratutako HDPko kideak, tartean, Selahattin Demirtas buru izan zena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.