Gaton Grinsoni (Montevideo, 1954) Crysoleko kidea da, Uruguaiko preso politikoen elkartekoa. 1976ko otsailaren 6an atxilotu zuten, eta 1984ko martxoaren 5ean askatu. Gogoan du militarrek etsaitzat jotzen zituzten herritar guztiak sartu zituztela kartzelan; 8.000 pertsona baino gehiago auzipetu zituzten. Haien harrapariak eta, oro har, diktaduraren makineria osoa nahi dute epaitegian.
Nola bizi duzu une historiko hau?
Urte asko daramatzagu gai hauekin lanean, gaurko egoera pentsaezina zela uste genuen garaitik. Orain militarrak preso daude, eta inpunitatea erortzen hasi da, eta hemendik aurrera sakonduz joango gara prozesuan. Oso harro nago lortutakoaz, baina oraindik estatu terroristaren iragana hausteko egoera asko gainditu behar ditugu.
Zergatik igaro behar izan dute 26 urte demokrazian egungo egoerara iristeko?
Uruguain zibilek babestu zuten diktadura, gizateriaren kontrako delituak ez direla aztertu behar dioten horiek. Baina, bestalde, Iraungitze Legea osorik eroraraztea nahi genuen, eta hori ez da gertatu orain arte. Gustatuko litzaidake ez itxaron behar izatea Giza Eskubideen Amerikarteko Auzitegiaren erabakiari, baina oposizioak zaildu du prozesua.
Zein izan da oposizioaren heldulekua prozesua oztopatzeko?
Iraganean arakatzea zauriak irekitzen dituela pentsatzea dela uste dut, diktadoreak eta diktaduratik defendatu zirenak plano berean jartzen dituzte. Orain, berriz, lanean jarraitzeko ardura daukagu; diktadura gainditzen hasi besterik ez gara egin.
Gaton Grinsoni. Preso politiko ohia
«Diktadura gainditzen hasi besterik ez gara egin»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu