ERRESUMA BATUA

Diputatu laborista bat hil dute tiroz, eta 'Brexit'-aren kanpaina bertan behera utzi dute

Jo Coxi bi tiro eman dizkiote. Leedsetik gertu ekitaldi batean parte hartu ostean egin diote eraso. Beste pertsona bat ere zauritu dute.

2016ko ekainaren 16a
07:49
Entzun 00:00:0000:00:00

41 urte zituen Coxek, eta Erresuma Batuko Alderdi Laboristako diputatua zen Westminsterreko Parlamentuan. 2015eko hauteskundeetan aukeratu zuten lehen aldiz parlamenturako.

Sky News kateak aipatutako lekuko baten arabera, bi aldiz egin diote tiro. Cox odola zeriola gelditu da lurrean, eta erietxera eraman dute. Ordu batzuk geroago hil da. 52 urteko gizonezko bat atxilotu du Poliziak, erasotzailea delakoan.

Erresuma Batuak Europako Batasunean jarraitu ala ez bozkatuko dute ekainaren 23an, eta kanpaina betean gertatu da Coxen tiroketa. Europako Batasunetik irtetearen eta bertan jarraitzearen aldekoek adostuta, bertan behera utzi dute kanpaina gaurkoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.