Kataluniako prozesu subiranista

Dirua zertan gastatzen duen azaldu beharko dio Kataluniak Madrili, astero

Galdeketarako dirua jartzen duen edo ez jakin nahi du Espainiako Gobernuak, eta, baietz ikusten badu, Moncloak kendu egingo dio Likidezia Funts Autonomikotik jasotzen duen dirua. Kataluniak informazioa emateari uko egingo balio ere moztu egingo luke diru iturria Madrilek.

Mendez de Vigo, gaurko agerraldian. ZIPI, EFE
2017ko uztailaren 21a
10:12
Entzun

Zorrotz zainduko du Espainiako Gobernuak Kataluniakoa. Abisua eman zuen bezala, ahal dituen neurri guztiak hartuko ditu Generalitateak ez dezan egin urriaren 1ean egin nahi duen galdeketa. Diruarekin egin du mehatxu oraingoan, eta, zentimo bakoitza non gastatzen duen azalduz, astero txostena bidaltzeko agindu dio. Dirua galdeketarako jartzen duela ikusten badu, edo Kataluniak txostenak igortzeari uko egiten badio, Espainiak itxi egingo dio diru iturria. Eta Likidezia Funts Autonomikotik ez dio zentimorik emango. 

Espainiako Gobernu Kontseiluak gaur egin duen bileran hartu du erabakia, eta halaxe jakinarazi du Iñigo Mendez de Vigo bozeramaileak bilera osteko prentsaurrekoan.

Erreferendumera diru sailik ez dela bideratzen egiaztatu nahi du horrela Espainiako Gobernuak. Auzitegi Konstituzionalak ere eman zion abisu gobernuari halakorik ez zuela egin. Aurrekontuetan erreferendumera bideratutako diru sail zehatzik ez dagoenez ezin zuela hura baliogabetu aitortu arren, Generalitateari ohartarazi zion konstituzioaren aurkakoa dela diru publikoa galdeketa antolatzeko erabiltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.