ukraina

Donetsk eta Luhanskeko hainbat eremutan estatus berezia ezartzea onartu du Poroxenkok

Ukrainako presidenteak lege bat sinatu du.

Bi suhiltzaile, Donetskeko aireportutik gertu. ALEXANDER ERMOCHENKO, EFE
2014ko urriaren 16a
10:01
Entzun

Estatus berezia ezartzearen helburuak zerrendatu ditu Ukrainako Gobernuak, webgunean plazaratu duen oharrean. Egoeraren normalizaziorako baldintzak sortzea, ordena juridikoa berrezartzea, ihes egindakoen itzulera eta lurraldeon garapena aipatu ditu, besteak beste. Horrekin batera, estatuak hainbat mekanismo ezarriko ditu martxan, eremu horien garapen sozioekonomikoan laguntzeko.

Matxinoek Luhansk eta Donetsk eskualdeen "osotasuna" aldarrikatzen dute; Kieven proposamena, ordea, eskumenak soilik matxinoek kontrolatzen duten eremuari ematea da. Ukrainako Parlamentuak irailaren 16an onartu zuen Poroxenko presidenteak aurkeztutako autonomia legea, matxinoen esku dauden lurraldeetan autogobernua ezartzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.