Mundua

DTP alderdi kurdua legez kanpo utzi du Turkiako Auzitegi Konstituzionalak

2009ko abenduaren 11
18:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Kurdistango Gizarte Demokratikoaren Alderdia (DTP) legez kanpo uztea ebatzi du gaur Turkiako Auzitegi Konstituzionalak, Estatuko Fiskaltzak hala eskatuta. DTPklegez kanpoko Kurdistango Langileriaren Alderdiarekin (PKK) duen ustezko harremanean arrazoitu du erabakia auzitegiak. Alderdiko 37 kideri hurrengo bortz urtean politikan aritzea debekatu die, baita ere. Horien artean dago Ahmed Turk DTPko buruzagia. Alderdiaren diru kontuetan esku hartzea ere erabaki du Auzitegi Konstituzionalak.

Turkiako NTV telebista kateak jakinarazi duenez, Auzitegi Nazionaleko presidente Hasim Kilicek erran du Euskal Herriko Batasuna alderdiaren aurkako legez kanporatze prozesua kontutan hartu dutela ebazpena egiterako orduan. "Terrorismoarekin nahasten den alderdi bati ezin zaio antolatzeko askatasuna eman", adierazi du Kilicek.

DTPren kontrako prozesua Turkiako fiskaltzak hasi zuen, PKKrekin harremanak izan eta "herrialdearen batasuna arriskuan paratzen duen ekintza iturria" izatea egotzita.

DTPk 21 diputatu ditu Turkiako Asanblada Nazionalean, eta Turkiaren menpeko Kurdistango alderdi politiko nagusia da. Ilegalizazioa gertatuz gero, diputatuek euren jarlekuak utziko zituztela jakinarazi zuen alderdiko presidente Turkek.

Orain arte bertze bortz alderdi kurdu jo dituzte legez kanpokotzat, eta horren harira sortu zuten DTP 2005ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.