Legez kanporatutako DTP Gizarte Demokratikorako Alderdi kurduko diputatuek Turkiako Parlamentura itzultzea erabaki dute. Hala jakinarazi du Ahmet Turk DTPko buruzagiak. Azken egun hauetan Kurdistango hainbat gizarte sektorek Parlamentua uzteko erabakia gibelera botatzeko eskatu diete. Horien artean, Abdula Ocalan PKK Kurdistango Langileriaren Alderdiko buruzagia dago. "Asteazkenean bere abokatuekin bildu zen Ocalan, oinarri parlamentarioa uztea ez zela zuzena erran zien, eta Parlamentuan borrokan jarrai dezagun bere nahia helarazi zigun", azaldu du Turkek.
Iragan ortziralean Turkiako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpo utzi zuen DTP, PKK gerrillarekin harremana duelakoan. Biharamunean, Parlamentua utzi zuten 21 diputatuek. Orain, ordea, itzultzea erabaki dute, baina DTP legez kanpo dagoenez, BDP Bakea eta Demokrazia Alderdia ordezkatuz eginen dute. BDP duela urtebete sortutako alderdi kurdua da. "Gaur erabaki dugu, gure fedea bakean paratuta, jendearen arteko anaitasuna lortzeko gure politikarekin segitzea, Bakea eta Demokrazia Alderdiaren barrenean", adierazi du Turkek.
21 diputatutatik hemeretzi soilik itzuli ahalko dira, Auzitegi Konstituzionalak haietako biri bortz urtez politikan aritzea debekatu baitie. Horietako bat da Turk buruzagia.
Kurdistan
DTP alderdi kurduko diputatuak Turkiako Parlamentura itzuliko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu