Futbola

Ebakuntza egingo diote Realeko Aranbururi

Eskuin belauneko lotailu guruzatuak hautsiak ditu Mikel Aranburu Realeko jokalariak, eta, ondorioz, ebakuntza egin beharko diote. Atzo hartu zuen min, Santanderren (Kantabria, Espainia) Racing taldearen aurka jokatu zuten partidan. Hasieran, erdialdeko kondiloa eta alboko lotailua zituela hondatuta uste zuten medikuek, baina bart Donostiako erietxe batean aztertu ondoren, lotailu gurutzatuak hautsita dituela ikusi dute.

2005eko abenduaren 5a
11:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Hau da, hasieran uste zena baino kalte handiagoa duela eskuineko belaunean. Realeko mediku zerbitzuek agertu dute "lesio konplexua" dela, eta oraindik ez dakitela ebakuntza noiz egingo dioten eta noiz arte egon beharko duen jokatu gabe. Hala ere, seguruenera, denboraldi honetan ezin izango duela berriro jokatu agertu dute iturri horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.