EBk atzera bota du Israelekin duen lankidetza eteteko eskaria

Aho batezko oniritzia behar zuen erabakiak; Alemaniak eta Italiak esan dute ez dutela haren alde egingo.

Kaja Kallas EBko diplomaziaburua, gaur, Luxenburgon. OLIVIER HOSLET / EFE
Kaja Kallas EBko diplomaziaburua, gaur, Luxenburgon. OLIVIER HOSLET / EFE
Beñat Mujika Telleria.
2026ko apirilaren 21a
19:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

EB Europako Batasunak ez du etengo Israelekin daukan lankidetza hitzarmena, eztabaidari eutsiko dion arren. Espainiak, Irlandak eta Esloveniak hitzarmen hori bertan behera uztea eskatu dute, eta talde komunitarioko herrialdeetako Atzerri ministroak Luxenburgon bildu dira gaur; Alemaniak eta Italiak jakinarazi dute ez dutela proposamenaren alde egingo, eta, arratsalderako, Kaja Kallas EBko diplomaziaburuak esan du eskariak ez daukala aurrera egiteko adina babes, 27 kideen oniritzia behar baitzuen.

Alemaniako Atzerri ministro Johann Wadephulek adierazi du proposamena ez dela egokia; haren esanetan, «berebiziko garrantzia» daukaten gaiak eztabaidatu behar dituzte Israelekin, «elkarrizketa kritiko eta eraikitzaile baten bidez». Italiako bere homologo Antonio Tajanik, berriz, esan du ez dela baliagarria hitzarmen hori etetea, «Israelgo herritar guztien aurkako eraso bat» baita. Hori bai, merkataritzari dagozkion puntuak soilik bertan behera uzteko nahikoa izango litzateke gehiengo kualifikatua —gutxienez hamabost kideren oniritzia, eta horiek EBko herritarren %65 ordezkatzea—.

Bestalde, Kallasek iragarri du Iranen kontrako zigor ekonomiko gehiago onartu zituztela, Ormuzko blokeoa hizpide, «nabigazio askatasuna urratzen dutenei ere eragiteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA