Europako BAtasuna

EBk garai berrietara egokitu behar duela dio Blairrek

Uztailaren aurrenean EB Europako Batatasuneko txandakako lehendakaritza hartuko du Erresuma Batuko Lehen ministroa Tony Blairrek. Bere legegintzaldirako dituen asmoak azaldu dizkie gaur EBko gainerako kideei, Europako Legebiltzarkidean, eta bere ustez, EBk "garai berrietara egokitu" behar duela nabarmendu du. Joan zen astean EBko aurrekontuak aurrera ateratzea oztopatu ostean, "asmo berriekin" azaldu da Blair.

2005eko ekainaren 23a
17:06
Entzun
"EB sortu zenetik 50 urte pasa direnean garai berrietara egokitu behar dugu", esan du Blairrek. Instituzio guztiak egokitzen direla eta horretarako lotsarik ez dela izan behar iritzi dio.I zan ere, bere iritzian Europak "aldaketa handia" behar du.

Lisboako estrategia betetzeko aurrekontu modernoak behar dira Blairren irudiko: lanpostuak sortzeko eta ikerketa eta gerapena bultzatzeko. Horretarako, nekazaritzara ezin dela "hainbeste diru bideratu" uste du.

Europako Batasunaren etorkizunaren inguruan hausnarketa sakona egin beharrean direla esan die hango kideei, eta bera prest azaldu da hori bideratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.