EBk May babestu du pozoitutako espioiaren kasuan
Europako Batasuneko agintariek bat egin dute Erresuma Batuko Gobernuak Sergei Skripal espioi ohiaren pozoikeriaren inguruan duen iritziarekin. Hala, adierazi dute «oso litekeena» dela Errusiako Gobernuak erasoarekin zerikusia izatea. Antzera mintzatu da Donald Tusk Europar Kontseiluko presidentea ere: «Espero dut EBko estatuek neurriak hartzea datozen egunetan». Erresuma Batuko zenbait hedabideek zabaldu dute EBko gutxienez hamar herrialdek Errusiako diplomazialariak kaleratuko dituztela. Asmo horiei erantzun die Dmitri Peskovek, Errusiako Gobernuaren bozeramaileak: «Gaitzetsi egiten dugu halako erabakiak hartzeaespekulaziotan oinarrituta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu