EBOLA IZURRITEA

Ebolaz kutsatutako erizain laguntzaile espainiarrak gaitza gainditu duela baieztatu du bigarren azterketak

Lehen analisiaren emaitza baieztatuta, Teresa Romero erabat osatzeko "egun batzuk" beharko dituela azaldu du hura artatzen ari den erietxeak.

2014ko urriaren 21a
14:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilaren 6an erietxeratu zuten Madrilgo Carlos III ospitalean Teresa Romero, ebola gaitzarekin. Geroztik zaintzapean izan da, eta egindako azken analisiaren arabera, odola ez du kutsatuta. Bi aldiz egin diote analisia, gaitza gaindituta duela baieztatzeko.

Madrilgo La Paz erietxeko Gaixotasun Kutsakorren Unitateko arduradun Jose Ramon Arribasek zehaztu duenez, "egun batzuez luza daiteke infekzio larri bat izan duen pertsona bat erabat osatzea".

Afrikatik kanpo ebola gaitza harrapatu zuen lehena izan zen Madrilgo erizain hori. Joan den irailaren 25ean ebolaz hildako Manuel Garcia Viejo misiolaria zaintzen aritu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.