EDITORIALAK

2017ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bartzelona indartzeko balioko du

Orain dela 25 urte Olinpiar Jokoak jokatu zirenetik, Bartzelona hiriak eraldaketa urbanistiko handia izan du. Ramblak hiriaren erdigunea dira, eta jendearen aniztasuna nabaria da [...]Ramblek Europaren hego ekialdeko pentsaera irekia eta izaera demokratikoa islatzen dute».

«Bartzelona indartuta aterako da eraso honetatik, eta bere izaera modernoa berreskuratuko du».

«Argi dagoena erasoen helburua da: nazionalitate askotako jendea biltzen den lekuak dira; nazioartean eragin gehiago izateko [...] Hala ere, min egiteko furgoneta bat alokatzea nahikoa dela erakutsi dute».

«Erasoa Espainia eta Kataluniaren arteko harreman politikoaren une delikatu batean gertatu da [...] Ezberdintasunen gainetik, batu egin dira izuaren aurrean»

The Guardian

Erasoak subiranotasuna uxatuko duelakoan

Erasotzailearen profilak, berriz ere, bat egiten du erasotzaile independente baten irudiarekin. Soilik ideologiagatik, eta ez logistika arrazoiengatik, terroristek antolakuntza zehatz batekin bat egiten dute, sare sozialen bidez».

«Horrelako eraso batek errealitatera itzuli beharko lituzke agintari kataluniarrak, albo batera utziz independentziaren aldeko jarrerak. [...] Zentzu gabeko demokraziarekin amaitzeko ordua da, legedia ez betetzeari uzteko ordua, eta oportunismo politikoarekin amaitzeko garaia da. [...] Gure agintari guztiek, elkarlanean, herritarren benetako beharrei erantzunez lan egiteko ordua da».

El Pais

Arriskua handia da

Beste behin, EI Estatu Islamikoaren gorroto estrategiak, zehazki hautatu du erasoaren lekua. Helburua ere argia da: mendebaldeko herritarrak, juduak, eta kristauak hiltzea ahalik eta modurik ikusgarrienean. Batez ere, gainera, turismo askoko eremuetan».

Le Monde

«Ez diegu utziko irabazten»

Terrorismoaren aurreko batasunak administrazio zentralaren eta katalanaren artean egon litekeen edozein ezberdintasunaren gainetik egon behar du. [...] Atentatu arriskua handia zen, eta horrek ulertezina egiten du Rambletan, hiriko ardatz turistiko nagusienean, babestuta ez egotea trabagarri edo porlanezko zutoinekin».

La Vanguardia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA